NEUK ERABAKITZEN DUDALAKO

Página de Inicio
Historia
Jueves de Comadres
Orígenes
Nuestra fiesta
  Comadres y Felpeyos
Actividades
Agenda
Áreas de trabajo
Hemeroteca
Publicaciones
Libros
En la web
CD
De interés
Enlaces
Contacto

Texto de Alicia Miyares; Traducción de Mª José Aguirre Ugarte

Madrilen, urtarrilaren 1ean, Atotxako geltokitik 12:00etan abiatuko gara Diputatuen Kongresorantz, non, erregistroz, ondoko testua, Alicia Mirayes-ek idatzia, entregatuko diegun Gobernuko Presidenteari, Kongresuko Presidenteari, Ana Mato ministroari, Alberto Ruiz Gallardón ministroari eta Kongresuko taldeei.

NEUK ERABAKITZEN DUDALAKO

Neuk erabakitzen dudalako autonomia moraletik, zein baita pertsonaren duintasunaren oinarri, ez dut onartzen ezein inposizio edo debeku nire eskubide sexual eta ugaltzekoen gainean, eta horrenbestez, pertsona gisa garapen osorako dudan eskubidean. Gizaki autonomo naizenaz bezainbatean, uko dagiet tratu degradatzaile, injerentzia arbitrario eta tutela koaktiboei ama izan ala ezko neure erabakian.

Libre naizelako aldarrikatzen dut kontzientzia libertatea ontasun gorentzat, zeinearen gainean neure hautuak oinarritzen baititut. Ziniko deritzet libertateari deitzen diotenak gero berau itotzeko, eta maltzur deritzet orobat, berek eragindako oinazeari jaramonik egin gabe, inspirazio dibinoetan oinarrituriko bere bizi printzipioak guztiei inposatu nahi dizkienei. Gizaki librea naizenez, ezetz diotsot amatasun bortxatua onartzeari bai eta emakumea <adingabetasun sexual eta ugalketara> kondenatzen duen erregimen tutelarrari.

Demokrazian bizi eta demokrata naizelako, eskubidea pekatutik eta legea erlijiotik bereizten dituen joku arauak onartzen ditut. Urnetatik sortu ezein majoria politiko, nahi bezain absolutu denagatik, ez dago zilegiztatua eskubideak delitu bihurtzeko eta printzipio erlijiosoei jarrai gakizkien obligatzeko zigor penalen bitartez. Hiritar moduan, gobernatzen gaituztenei exijitu egiten diet ez dezatela transforma botere demokratikoa, pluralitatearen jagole, despotismo.

Neuk erabakitzen dudalako, libre izan eta demokrazian bizi naizelako, gobernuari, zeinahi gobernuri, eskatzen diot promulga ditzala autonomia morala gotortzen duten legeak, kontzientzia libertatea begiratzen dutenak eta interesen plurarilate eta dibertsitatea bermatzen dutenak.

Neuk erabakitzen dudalako, libre izan eta demokrazian bizi naizelako, exijitzen dut atxiki dadila egungo Osasun sexual eta ugaltzeko eta haurdunaldia borondatez eteteko legea , autonomia moralaren alde egiten duelako, kontzientzia libertatea begiratzen duelako eta emakume ororen interesen pluralitatea bermatzen dituelako.
Inicio página | Contacto | ©2005 Tertulia Feminista les Comadres